1975. urtean jaio zen Galdakaon Adiskide Pilota Elkartea. Apirilaren 30ean, bere sorreraren 40. urteurrena ospatzeko, Jaialdia antolatu dute, “Atzoko, gaurko eta biharko Adiskide” izenpean. Hainbat pilotari ezagunek Kurtzea Frontoia berriro zapaldu dute, tartean Karmelo Ariznabarreta, Oier Zearra, Mikel Larunbe eta Danel Elezkano profesionalak.
