Basauriko Solobarria plazan bildu dira koadrila bakoitzean ustez buru handiena duten kideak. Banan-banan igo dira eskenatokira eta buruko neurriak hartu dizkiete: ezker-eskuma ea goitik behera.
Zoroak koadrilako neskak eta Laguntasunakeko gizonak irabazi dute txapela. Baina lehiaketa bezain bitxia saria: txapela handia izan beharrean, txikia jantzi behar izan dute aurtengo sanfaustoetako buruhandiek. Giro aparta izan da koadrilen arteko Karparamartxo bazkarian.
