Basauriko lau ikastetxe bildu dira gaur, apirilak 27, Social Antzokian Zuztarluze lehiaketa hizpide. Urbi, Uribarri, Kooperatiba eta San Jose ikastetxeetako bi bikotek hartu dute parte, bi multzotan banatuta: lehenengo DBHko 1. eta 2. mailako bikoteak aritu dira eta ondoren DBHko 3. eta 4. mailako bikoteak.
