Apirilaren 16an, larunbatez, Etxebarriko Duatloi Txikiaren bigarren edizioa ospatu zen. Basauriko Urbiko Triatloi Taldeak antolatzen du proba, Etxebarriko Udalarekin lankidetzan.
Aurten ibilbidean aldaketa izan da eta Etxebarriko hirigunean burutu da lasterketa, Ametzola kalea irteera eta helmuga izan dela. Iaz Bekosolo parkean prestatu zuten ibilbidea.
