Maiatzaren 26an eta 27an ‘Itxurazko arrazoi barik desagertutako pertsonei buruzko V. Jardunaldi Teknikoak’ ospatu dira Arrigorriagan. Era berean, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak topaketaren zati bat hartu du. Izan ere, Hodei Egiluzen desagerpena dela eta, Galdakaon izan dan inplikazio instituzionalari eta sozialari buruz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egindako azterlana aurkeztu dute, Iñaki Santacruz ordezkariaren eskutik.
Galdakaoko topaketan honakoek parte hartu dute: Hodei Bila Elkartea, Pablo Egiluz, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Asier Albizua Arrigorriagako alkatea eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatea. Mahai-inguru hori Paco Lobaton kazetariak moderatu du.
