Ekainaren 12an, igandez, Ugaoko Memoria Astearen bosgarren edizioari hasiera eman zioten. Burdin Hesia Ugaon taldeak antolatzen du urtero aste historikoa, Udalaren eta Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroaren babesarekin.
Hasierako jardunaldian bisita gidatua antolatu zuten Burdin Hesira eta bertan antzezpena egin zuten. Guztira, 135 ikusle bertaratu ziren. Ekainaren 19an ere bisitaldi gidatua prestatu dute 11:00etan Herriaren enparantzatik hasita.
Argazkiak: Burdin Hesia Ugaon
