Maiatzaren 13an, ostiralez, ospatu da herri mailako Zuztarluze lehiaketaren finala Basauriko Social Antzokian. Urbi, Uribarri eta San Jose ikastetxeetako partaideek jokatu dute finala eta bikote bakoitzak lagun izan ditu kirol eta kultura munduko kapitainak: Mari Carmen Gartzia atleta, Irantzu Chaurrondo abeslaria, Itziar Ituño aktorea eta Iñigo Isuskiza udal langilea eta irakaslea.
