Otsailaren 26an ospatu da Arrigorriagako XVII. Herri Krosa. 900 partaide inguruk eman zuen izena, baina guztira 640 korrikalarik bukatu dute lasterketa: 196 proba laburrean (4,8 kilometro) eta 444 proba luzean (11,5 kilometro).
Inauteriak direla eta, zenbait parte hartzaile mozorrotuta egin dute lasterketa. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere kirol ekitaldiak elkartasun keinua izan du: Saharar Herriarekiko Elkartasun Kanpainarekin bat egiteko Tindufeko kanpamenduetara bidaliko diren elikagaiak jaso dituzte.
