Martxoaren 5ean ospatu zen Basauriko XXI. Duatloia. Guztira, 184 partaidek eman zuen izena: 163 gizonezko eta 22 emakumezko. Horietatik 159k bukatu zuten proba, 7 erretiratu ziren eta 18 ez ziren probara aurkeztu.
Hossain Kaanache, David Mosquera eta Gorka Bizkarra izan ziren gizonezkoetan irabazleak eta emakumezkoetan Ibone Sanchez, Lourdes Oiartzabal eta Estefania Gomez. Garaile lokalak izan ziren Eder Gomez eta Zuriñe De La Fuente.
