Irailaren 8tik 10era bitartean ospatuko dira Kareagako jaiak. Jai hasieran Sorgina Bidasoa Ibaia kaletik agertu da 20:00etan eta orduan txupinazoa bota dute. Ondoren kalejira egin dute Kareaga auzoko erdigunera eta bertan eskegi dute jai amaierara arte.
