Gaur ospatu da Basaurin Korrika Txikia. Eskolak kalera irten dira eta euskararen aldeko ibilbidea egin dute: Solobarria plaza, Bentako plaza, Social Antzokia, Nagusia kalea eta Solobarria plaza zeharkatu dituzte. Aurten lekukoa eraman dute Basauri ikastetxeko ikasleek. Guztira, 2.101 umek hartu dute parte ekimenean.
