Gaur, urriak 30, Basauriko Lau Zubiak lasterketa ospatu da. Aurten 18. edizioa izan da eta guztira, 200 partaide baino gehiago bildu ditu probak. Ibilbidea Egurre Kirol Klubak antolatu du eta Basauri, Zaratamo eta Arrigorriaga udalerrietatik igaro da.
