Ekainaren 3an eta 4an jokatu da aurten XIX. Piru Gainza txapelketa Basaurin. Finalera Celta de Vigo eta Real Sociedad iritsi dira eta galiziarrek lortu dute garaipena (2-1). Hirugarren postua Espanyolek eskuratu du, Athletic Club gailenduz (0-1). Moskuko Chertanovo taldeak bosgarren bukatu du txapelketa, Basauriko Selekzioa irabazita (0-1). Finala jokatu aurretik omenaldia egin dio torneoko antolakuntzak The Masters gimnasioari.
