Zeu Zara EiTB Basauri sariak banatu dituzte. San Jose Ikastetxeak Zeu Zara Solidarioa saria eskuratu du Boliviako amaetxearen alde egiten duen kanpainagatik, Bridgestonek Zeu Zara Gure Enpresa saria jaso du, Peto Lezameta -Edurre Dantza Taldearen izenean- Zeu Zara Gure Kutuna atalean gailendu da, Ingurumenaren aldeko saria Baskonia Mendi Taldeak irabazi du eta Urbi Institutuak Zeu Zara Gure Enbaxadorea sariaren aitorpena jaso du. Zeu Zara Dendarik onena atalean Eroski -Bilbondo- izan da bozkatuena.
Sari banaketa ekitaldia June Ansoleaga ETBko aurkezleak eta Borja Perez basauriarrak aurkeztu dute, eta Dead Bronco musika taldearen partaidetza ere izan da.
