Urriaren 23an, igandez, Etxebarrik Tximeleta Azala gaixotasuna ikertzearen aldeko jardunaldia hartu zuen, Hegoak Astinduz taldeak antolatuta. Tartean, futbol partida izan zen, Hego Uribeko eta Athletic Clubeko jokalari ohien selekzioen artean. Jon Fernandez boxeolari etxebarritarrak ohorezko sakea egin zuen, WBC Junior Munduko Txapelketa irabaziagatik omenaldia.
