Gaur, martxoak 15, Galdakaoko Berdintasun Saria banatu dute. Aurten lehenengo edizioa izan da eta zazpi hautagai izan ditu: Usansoloko Racing Taldea, Unkina ikastetxea, Aperribai ikastetxea, Argizai Eskaut Taldea, Pepeto Txokoa, Ibaizabal Saskibaloi Taldea eta Erabide Elkartea.
2016an zehar berdintasunaren alde egin duten ekintzak hartu dituzte kontutan hautagaitzak aurkezteko. Horretarako, herritarren partaidetza bilatu du Udalak. Epaimahaiak Erabide Elkartea aukeratu du I. Berdintasun Saria eskuratzeko.
