Ekainaren 9an, ostiralez, ospatu da Galdakaon eskola arteko Bertso Topaketa, Bertsozale Elkartearen eta Udalaren babesarekin. Ikasturtean zehar Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Bertsolaritza landu dute Josu Telleria bertsolariaren eskutik eta topaketan urtean zehar landu dituzten bertsoak bota dituzte. Malen Amenabar eta Beñat Vidal bertsolariak gonbidatu izan dira.
