Urtarrilaren 28an Eguzkibegi Ikastolaren 50 urteak ospatzeko ekitaldia antolatu zuten Torrezabal Kultur Etxean. Bertan elkartu ziren, besteak beste, Gotzon Barandiaran kulturgilea, Arkaitz Estiballes bertsolaria, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea, ikastolako irakale zein ikasle ohiak eta etorkizuneko ikasleak, baita Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko ordezkaria ere.
Eguzkibegi Ikastola 1967-2017
