Otsailaren 24an, ostiralez, hasi dira Galdakaoko Inauteriak. Argitxok, ikastoletan euskara sustatzen duen iratxoak, hasiera eman dio desfileari Plazakoetxen. Bitartean, dantza emanaldiak, musika eta mozorroak nagusi izan dira. Ondoren, Mozollokerren epaiketa egin dute Kurtzeko plazan.
