Otsailaren 10ean inauguratu zuten Torrezabal Kultur Etxean ‘Zuria Beltzez’ erakusketa. Galdakaoko lau gazteren lanak agertzen dira bertan: Inma Barrio, Cristina P. Lareo, Nerea Kndina eta Ñako Barrueta. Aurkezpen egunean, gainera, Daniel Voigt (Frankfurt, Alemania) eta Marc Übel aka Gora Sou (Kolonia, Alemania) DJak egon ziren. Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 3ra arte.
