Martxoaren 31n ospatu da Korrika gala Galdakaon. Barandiaran AEK euskaltegiak antolatuta, herriko hainbat elkartek hartu zuen parte. Hala nola, Maximo Moreno Musika Eskolak, Pilar Leiva dantza eskolak. Era berean, 20 edizio hauetan zehar Korrikaren alde egin duten galdakoztarrak omendu dituzte eta Korrika Kopla sariak banatu dituzte.
