Urtarrilaren 28an ospatu ziren Miniatletismo jardunaldiak Galdakaon. Hain zuzen ere, Elexaldeko atletismo pistan aritu ziren dozenaka gaztetxo. Tartean, Galdakao Atletismo Taldekoak, Kirikiño Ikastolakoak, Artxandape Ikastolakoak eta La Salle eskolakoak.
