
GDKO Ibaizabal taldeak Euskal Kopako fase finala jokatu du irailaren 23an eta 24an. Sailkapen orokorrean laugarren postuan bukatu du txapelketa.

Irailaren 24an, igandez, indaba-jana ondoren Kuadrillen arteko XIII. Olinpiadak izan dira Ixatxak parkean. Aurten bost kuadrillek hartu dute parte.

Hasi dira San Migeleko jaiak kuadrilen jaitsierarekin! Irailaren 23tik urriaren 1era bitartean 50 jarduera baino gehiago antolatu ditu Mikelats Kultur Elkarteak.

Gaur goizean V. Bizikleta-martxa ospatu da San Migelen, Wolf-Hirchhorn sindromearen fundazioaren alde. Hainbat herritar batu dira ekimen solidariora.

Kataluniarekin elkartasuna adierazteko eta urriaren 1ean bertan deitu duten erreferendumaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte Hego Uribeko EH Bildu udal taldeek.

San Jose Ikastetxea, Bridgestone, Peto Lezameta (Edurre Dantza Taldea), Baskonia Mendi Taldea, Urbi Institutua eta Eroski izan dira Zeu Zara Eitb sarien irabazleak.

Irailaren 17an, igandez, ospatu da Artunduagako kiroldegian Bizi Kirola Euskaraz ekimenaren 11. edizioa. Besteak beste, atletismoa, eskubaloia, esku pilota, futbola, herri kirolak, patinajea edota saskibaloia praktikatu...

Basauriko Ariz Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, XXIX. Bizikleta eguna ospatu dute.

Irailaren 9an ospatu da Arrigorriagan Triatloi Txikia. Benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur kategorietako probak izan dira, baita familia artekoa ere.

Eraso sexisten aurkako ekimen erraldoia egin dute aurten ere Galdakaoko jaietan. Iaz flashmob bat egin zuten eta aurten mannequin challenge baten txanda izan da.