
Apirilaren 7an igaro da 20. Korrika Hego Uribetik. Ugao atzean utzi eta Arrigorriagara heldu da lekukoa. Bertan herritar asko bildu da.

Apirilaren 7an igaro da 20. Korrika Hego Uribetik. Ugaotik sartu da Arrankudiagak utzitako lekukoa. Ondoren, Arrigorriagarantz egin du bidea.

Primož ROGLIč esloveniarrak irabazi du gaurko etapa Euskal Herriko Itzulian. 13:00 aldera atera dira Donostiatik eta 14:30ean sartu dira txirrindulariak Bizkaian, Ondarroatik. Ibilbidearen azken tartea Hego Uriben...

Korrikaren 20. edizioa ari da ospatzen aurten. Bolintxu AEKren bidez argazki historikoak bildu ditugu argazki galeria batean.

10.263 arrigorriagar zeuden deituta Gure Esku Dago ekimenak antolatutako galdeketan eta parte hartzea %14,54koa izan da: guztira, 1.492 boto eman dituzte.

Martxoaren 31n ospatu da Korrika gala Galdakaon. Barandiaran AEK euskaltegiak antolatuta, herriko hainbat elkartek hartu zuen parte.

Gaur ospatu da Basaurin Korrika Txikia eta eskolek euskararen aldeko ibilbidea egin dute. Aurten lekukoa eraman dute Basauri ikastetxeko ikasleek.

Gaur San Jose eguna ospatzen da eta Basauriko ikastetxeak urteroko omenaldia jaso du. Gainera, ikasle ohien elkarteak Ixatxak Sariak banatu ditu.

Gaur, martxoak 15, Galdakaoko Berdintasun Saria banatu dute. Aurten lehenengo edizioa izan da eta zazpi hautagai izan ditu.

Gaur, martxoak 12, faxismoaren biktimak omendu dituzte Basaurin. Hain zuzen, 41 urte dira Guardia Zibilak Vicente Anton Ferrero basauriarra erail zuela.