
Korrikaren 20. edizioa ari da ospatzen aurten. Bolintxu AEKren bidez argazki historikoak bildu ditugu argazki galeria batean.

10.263 arrigorriagar zeuden deituta Gure Esku Dago ekimenak antolatutako galdeketan eta parte hartzea %14,54koa izan da: guztira, 1.492 boto eman dituzte.

Martxoaren 31n ospatu da Korrika gala Galdakaon. Barandiaran AEK euskaltegiak antolatuta, herriko hainbat elkartek hartu zuen parte.

Gaur ospatu da Basaurin Korrika Txikia eta eskolek euskararen aldeko ibilbidea egin dute. Aurten lekukoa eraman dute Basauri ikastetxeko ikasleek.

Gaur San Jose eguna ospatzen da eta Basauriko ikastetxeak urteroko omenaldia jaso du. Gainera, ikasle ohien elkarteak Ixatxak Sariak banatu ditu.

Gaur, martxoak 15, Galdakaoko Berdintasun Saria banatu dute. Aurten lehenengo edizioa izan da eta zazpi hautagai izan ditu.

Gaur, martxoak 12, faxismoaren biktimak omendu dituzte Basaurin. Hain zuzen, 41 urte dira Guardia Zibilak Vicente Anton Ferrero basauriarra erail zuela.

Martxoaren 4an Arkotxako pilotalekuak Zaratamoko dantza taldeen ikuskizuna hartu zuen: dantza modernoa, zumba eta mambo emanaldiak izan ziren.

Urreta auzoko plazari bere izena jarri diote eta gaur bertan inauguratu dute. Zuloaga euskal folklorearen figura garrantzitsua izan zen 70ko hamarkadan.

Martxoak 8 ditu gaur eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Basaurin kontzentrazioa egin dute Arizgoiti plazan eta ehundaka herriatar hurbildu dira.