
Txarangak ez dira kaleak girotu ditzaketen bakarrak. Gurean beti izan da tradizioa kalean batzea eta guztion artean kantatzea.

Koadrilatxoa batu da Arrigorriagako jaietan antolatutako bertso bazkarian. Tartean, bertsolari gonbidatuak: Andoni Egaña eta Maialen Lujnabio.

Berrehun bat lagunek egin dute ibilbidea eta enparantza lepo egon da pregoilariak zeintzuk diren jakiteko.

Madalen Emakume Taldearen eskutik, hasi dira Arrigorriagako jaiak. Ehunka lagun batu ziren herriko plazan hogeigarren urteurrena bete berri duen elkartearen zorion hitzak entzuteko.

Lainotuta, euririk ez eta eguzki izpiak noizbehinka. Eguraldi ederra egin ez arren, apar festa ez da falta izan Pozokoetxeko jaietan.

Aurten ezustekoa izan dute umeek: apar festaren aurretik, hondartzan izateko aukera izan dute, piszina eta guzti.

Aurtengo helburua izan da 'Arantza Bifidoa' gaitza sufritzen dutenak laguntzea eta Andrey auzotarrarentzako gurpildun aulkia lortzea

Esku Pilota Gazte Txapelketaren finalak ospatu dira gaur, ekainak 19, Basauriko San Migelgo frontoian. Lehendabizikoz emakumeen buruz-burukoa antolatu dute

Basauriko Kultur Etxeko ikasleek ikasturtean zehar egindako eskulanekin erakusketa antolatu dute San Migelgo taberna nagusian.

Galdakaoko Udalak omenaldia egin die Ainhoa Alvarez, Alazne Gomez, Jone Ibañez eta Marta Perea Athletic Clubeko jokalariei, Emakumezkoen Liga irabazi ondoren