Eguraldi euritsua espero zenez gero, Jaro kiroldegian ospatu dira Ugaoko eskolako Inauteriak. 2 urtetik gorako ikasleek hartu dute parte emanaldian. Ikuskizunak egin ondoren, txokolatada izan dute umeek eta gazteek Aitama Guraso Elkartearen eskutik.
Eskolako ikasleek egiten duten desfilea da Ugaon antolatzen duten bakarra. Otsailaren 28ra arte herritarrentzako animazioa, umeentzako jolasak eta Kiskailuren hileta izango dira udalerrian.
