Irailak 7 dituen honetan hasi dira Ugaoko jaiak. San Bartolome kaletik kalejira egin dute koadrilek, buruhandiekin eta Gazteleku fanfarrearekin lagunduta. Ondoren, udaletxeko plazan pregoia irakurri dute Ugaoko Izarra elkarteko kideek eta amaieran txupina bota dute.
Koadrilen kalejirarekin bat egin dute Ugaoko Txosna Batzordeko kideek, txosnagunea Parke Berdean jartzeko aldarrikatuz.
