Apirilaren 13an eta 14an ospatu da Zaratamoko Arkotxa auzoan Pasio Biziaren 52. edizioa. Ostegunean Azken Afaria antzeztu zuten elizan eta ostiralean gurutzebidea izan da. Guztira 200 herritar inguruk hartu du parte eta gutxi gorabehera 700 ikusle bertaratu dira Arkotxara.
