Lanbidek argitaratu ditu 2015eko abenduko langabeziaren datuak. 2014koekin alderatuta, Hego Uribe eskualdean 1.015 langabetu gutxiago daude eta guztira 7.231 langabeturekin itxi du 2015 urtea. Arrigorriagak 939 langabeturekin bukatu du urtea (%15,1), Basaurik 3.357rekin (%17,4), Etxebarrik 711rekin (%12,2), Galdakaok 1.810ekin (%12,3), Ugaok 301ekin (%14,7) eta Zaratamok 113rekin (%14). Adinaren arabera, 45 urtetik gorako pertsona gehiago daude langabezian, 44 urtetik beherako adin tartearen ondoren.
Bataz beste, %14,1 da Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa eta %15,3 Bizkaikoa. Basauri da pro- bintziaren bataz bestekoa gainditzen duen herri bakarra eta, aldi berean, jaitsiera handiena izan duena: azken urtean 443 langabe gutxiago ditu, 3.800 izatetik 3.357 izatera igaro da. Galdakaoren jaitsiera ere nabarmena izan da: 3.337 langabe gutxiago ditu.
