Ikastetxeetan ikasleek euskaraz ikasi arren, errealitateak beste zerbait islatzen du: Basauriko, Galdakaoko, Arrigorriagako, Etxebarriko, Ugaoko eta Zaratamoko kaleetan gaztelania da nagusi.
Fagorren lanean ari zela, Goenkalerako deitu zioten. Ordutik, “Goenkaleko Nekane” da askorentzat. Baina gelditu barik dabil zineman eta antzerkian ere.
Azaroaren 23an “Usansolo udalerria izatea nahi duzu?” galderari erantzuteko aukera izango dute auzotarrek. Udala ados dago galdeketa egitearekin, baina bere ibilbide orriari eutsiko dio.
2011ko urtarrilean Basauri utzi eta Indonesiara bizitzera joan zen Mikel Agirre. UNESCOk Jakartan duen bulegoan lan egiten du. Asiako hego-ekialdeko herrialdeetan jardutea du helburu.
Gaur goizena aurkeztu dute 2015eko Korrika Bilboko Arriaga Antzokian. Martxoaren 19tik 29ra bitartean izango da. Nafarroa Behereko herrian hasi eta Bizkaian bukatuko da 19. edizioa. Mezuak...
‘Bizilagunak-aldameneko familia’ da ekimenaren izena. Bertako eta atzerritik etorritako familiek eta norbanakoek elkarrekin bazkalduko dute elkar ezagutzeko helburuarekin. Interesatuek izena eman beharko dute azaroaren 17a baino...
Joan den igandean urtebete egin zuen Galdakaoko gaztea Belgikan desagertu zela. Atzo, azkenengo kontzentrazioa burutu arren, ikerketek jarraitu behar dutela aldarrikatzen jarraituko da.
Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Beñat Gaztelumendi eta Oihane Perea bertsolariek parte hartu zuten Basauriko Solobarria plazan burututako Bertso jaialdian, Sanfausto jaien barruan.
Uda hasieratik hona, Balendin Berriotxoa kaleko lau tabernek terraza finkoak jarri dituzte, eta baliteke datozen hilabeteetan gehiago izatea. 2010. urtean piztu zen auzi honen inguruko eztabaida.
Edesaren egoerak airean jarraitzen du. Uztailaren 29an jakin zen Pedro Malagón epaileak Kataluniako Cata enpresari aitortu zizkiola Fagor Etxetresnen aktiboak 42,5 milioiren truke.