Galdakaoko Santakurtze jaiak irailaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina Udaleko Kultura Sailak dagoeneko jaietako kartel iragarlearen lehiaketa martxan jarri du.
Proposamenok herriko gune estrategikoak jasotzen dituzte, hala nola, La Basconia, Laminados Velasco, Larrazabal, kuartela eta kartzela, Mercabilbao...
Maiatzaren 14an, larunbatez, Arrigorriaga izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkatze-saioei dagokien azken-aurreko hitzordua hartzeko egoitza. Kanporaketa 17:30etan hasiko da Lonbo Aretoan.
Jaietako kartel lehiaketarako lanak bidaltzeko epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Irabazleak 500 euro jasoko ditu.
Nola berba egin jendearekin eta jende aurrean. Hori da Hego Uribe eskualdean eskaintzen diren Ahozkotasun ikastaroen helburua.
Sei hilabete barru basauriarrek hasiera emango diete sanfaustoei. Urriaren 8an, larunbatez, txupinazoak kuadrillen jaitsiera ekarriko du eta bederatzi egunetan zehar kaleak girotzen ibiliko dira Herriko Taldeak osatzen duten...
Basauriko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak jakinarazi berri duenez, Europar Batasuneko bandera erdi-igota egongo da Udalean gaurtik maiatzaren 9ra bitartean (Europaren Eguna). Errefuxiatuei babesa adierazteko ikurra da honakoa.
Hutsik dauden etxebizitzetan berrikuntza obrak egiteagatik jabeak diruz lagunduko ditu Udalak. Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko zerga ordaintzeko dirulaguntzak ere baditu Udalak.
28 hilabete iraun du Hodei Egiluz galdakoztarraren bilaketak. Martxoaren 10ean omenduko dute azkenekoz Galdakaon, 20:00etan, udaletxe aurrean
1994ean ‘Basauriko euskararen aztekerta linguistikoa’ tesia aurkeztu zuen Jon Arretxe idazleak, Basauriko Udalak argitaratuta. Bertako elkarrizketak sareratu ditu Ahotsak proiektuak