→Galdakao

#A28 | Galdakao | EAJk, PSEk eta EH Bilduk gora, Podemosek behera

Gainontzeko eskualdeko udalerrietan bezala, Galdakaon ere garaile atera da EAJ. Bigarren Podemos izan da, hirugarren PSE eta laugarren EH Bildu.

Gainontzeko eskualdeko udalerrietan bezala, Galdakaon ere garaile atera da EAJ. % 100ean zenbatuta, 6.435 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak (% 35,65), 2016an baino 1.700 boto gehiago. Bigarren Podemos izan da 3.465 botorekin % 19,20). Alderdi morearen kasuan, 2016an baino 1.600 boto gutxiago jaso ditu apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretan.

PSE-EE hirugarren izan da 3.366 botorekin (% 18,65) eta EH Bildu laugarren 2.742 botorekin (% 15,19). Bi alderdi hauen kasuan, EAJk bezala igoera izan dute, xumeagoa izan arren, 2016ko emaitzekin alderatuta.

PP (880 boto, % 4,88), Cs (472 boto, % 2,61), Vox (344 boto, % 1,91), Pacma (165, % 0,91), PUM-J (30 boto, % 0,17), Recortes Cero-GV (28 boto, % 0,16), PCTE (15, % 0,08) eta Solidaria (14, % 0,08).

Galdakaon partaidetza % 75,63koa izan da, 2016an baino % 9 gehiago. Abstentzioa aurten % 24,37koa izan da. Boto baliogabeak 130 (% 0,72) izan dira, eta boto zuriak 94 (% 0,54).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak