
Galdakaoko alderdi sozialistak 2015eko alkategai bera izango du 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan: Txema Larrazabal.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, Basauriko EH Bilduk hautagaitza berritua aurkeztu du, alkategai berriarekin: Exabier Arrieta.

NOA (No Adscritos Arrigorriaga) izena du Arrigorriagako alderdi berriak eta Jose Ignacio Fernandez herritarra izango dute alkatetzarako hautagai.

Arrigorriaga Gara alderdi moreak hautagai berria du: María Jesús Acedo. 2015eko udal-bozetan aurkeztu zen lehen aldiz Arrigorriaga Gara marka morea eta hiru zinegotzi lortu zituen orduan, 1.074...

Alderdi berri bat eratu dute zenbait herritarrek Galdakaon: Auzoak. Auzoek dituzten beharrei irtenbidea emateko asmoz jaio den talde independientea da.

Basauriko alderdi gehienek bezala talde sozialistak ere alkategai berria izango du datozen udal hauteskundeetan: Isabel Cadaval.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan batera aurkeztuko dira Galdakao Irabazi, Ezker Anitza eta Galdakao Orain alderdietako ordezkariak.

EH Bilduk hautagai berria aurkeztu du Zeberion maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetarako: Uriondo auzoan bizi den Laxia Olagorta herritarra.

Sagarrak taldeak antolatuta, ingurumena ardatz duen mahai ingurua egingo dute maiatzaren 21ean udal hauteskundeetara aurkeztuko diren taldeek.

Emakumeen ahalduntze eskola, igogailu eta arrapala mekanikoak eraikitzea, Bengoetxen erabilera anitzeko eraikina egitea eta 200 plazako aparkalekua eraikitzea ere proposatzen du Galdakaoko EAJk.