Maiatzaren 5etik 8ra biatretan ospatuko dira Zaratamoko Burbustuko Jaiak, Asentzio Eguna ardatz. Guztira, 18 jarduera antolatu ditu Jai Batzordeak, adin guztietako herritarrei zuzenduta.
BURBUSTUKO JAIAK 2016 – PROGRAMA
MAIATZAK 5, OSTEGUNA
11:30 Txupinazoa, bolanderak eta txozna zabaltzea
12:00 Meza Nagusia
12:30 Kalejira Bidebieta Trikitixarekin
13:30 Burbustuko haritzari agurra
14:30 Anaikideen arteko bazkaria
18:00 Briska txapelketa
20:00 Igel-toka eta porra-jokoen txapelketak
MAIATZAK 6, OSTIRALA
21:00 Sardina-jana
MAIATZAK 7, LARUNBATA
11:00 Umeentzako jolasak eta puzgarriak
12:00 Kalejira Zaratamoko txistulariekin
12:00 Gastronomia lehiaketak:
– Patata tortila (14:00ak arte)
– Paella, okelaz egina (14:30ak arte)
14:00 Zaratamoko txalaparta taldearen ekitaldia
18:00 Euskal dantzak: Basauriko Edurre eta Ugaoko Etorki
18:00 Mus txapelketa
19:30 Ugaoko Sarea Txiki Abesbatzaren saioa
21:00 Bidebieta taldearekin dantzaldia
MAIATZAK 8, IGANDEA
12:00 Meza Nagusia
14:00 Lehiaketen sari banaketak
