☉ Galdakao
40 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Usansoloko jaietan
Maiatzaren 6etik 8ra ospatuko dira Usansoloko jaiak. Tailerrak, gin poteoa, gastronomia eta kirol lehiaketak, ibilgailu klasikoen erakusketa, danborrada eta musika kontzertuak nabarmentzen dira.
USANSOLOKO JAIAK 2016 – PROGRAMA
MAIATZAK 6, OSTIRALA
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak Ludotekan
18:30 Umeentzako disko-festa Unkina plazan
19:15 Pregoia Unkina plazan
19:15 Txorizoen dastaketa Unkina plazan
19:30 Dantzak Mailu plazan
20:00 Gin poteoa
20:30 Disko festa Unkina plazan
22:00 Kontzertua: Zeinke Unkina plazan
23:30 Iratzar erromeria Unkina plazan
MAIATZAK 7, LARUNBATA
09:30 Diana
10:00 Tortila eta Paella txapelketak Unkina plazan
10:00 Pala txapelketa Meatzetako frontoian
11:00 Frontenisa Meatzetako frontoian
11:00 Saskibaloia Unkina kiroldegian
12:00 Helduen Paleta Goma Meatzetako frontoian
12:00 Gazteentzako tailerrak Unkina plazan
14:00 Tortila eta Paella txapelketen sari banaketa
15:00 Herri bazkaria Unkina plazan
16:00 Eskupilota Meatzetako frontoian: Arratia Nerbioi Txapelketa
17:00 Txapela jaurtiketa Unkina plazan
17:30 Areto Futbola lehiaketa kiroldegian
19:30 Taloak Txosna gunean
22:00 Kontzertua: Talde lokala Unkina plazan
23:30 Erromeria: Haitzama
MAIATZAK 8, IGANDEA
09:30 Diana
09:30 Artisau Azoka Unkina plazan
10:30 Umeentzako Txirrindulari Topaketa
10:30 Umeentzako futbol txapelketa
11:00 Eskupilota: XVI. Usansoloko Txapelketa
12:00 Erraldoiak eta biribilketa
12:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa Arlo Baltza plazan
13:00 Meza Santua
14:00 Kontzertua: Rockimpas Arlo Baltza plazan
17:00 Pailazoak Arlo Baltza plazan
18:00 Danborrada Tren geltokitik Bittor Parrokoa plazaraino
19:00 Jaien amaiera
☉ Galdakao
Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan
Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.
☉ Galdakao
Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!
Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.
Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?
Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!
☉ Galdakao
Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla
Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.
☉ Galdakao
Bideoa / Mari Carmen Alvarez: “Gorantza Futbol Taldeak nire garapen pertsonalean lagundu zidan”
Atzo, irailak 16, omenaldia jaso zuten Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakumeek: duela 57 urte, 1967ko irailean, Galdakaoko emakumeen lehen futbol taldea eratu zuten.
1967tik 1972ra bitartean Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindari hauek omendu zituzten: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.
Omenaldia jaso aurretik Mari Carmen Alvarez jokalari ohiarekin berba egiteko aukera izan genuen GEURIAn: “Oso pozik gogoratzen ditut Gorantza Futbol Taldeko garaiak. Nire garapen pertsonalean asko lagundu zidan taldeko parte izateak”, adierazi digu Mari Carmenek. 1968tik 1972ra bitartean jokatu zuen Mari Carmenek Gorantzan.
Omenaldiko argazkiak ere publikatu ditugu geuria.eus webgunean. Hemen argazki galeria.
☉ Galdakao
Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia
Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.
Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.
Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.
Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.