→Ugao

600 euro Ugaoko jaietako kartel iragarleen irabazleentzat

Udiarraga jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa martxan jarri da. Lehiaketan edozeinek parte har dezake eta bi talde bereizten dira: 6 urtetik 14 urtera bitarteko kategoria eta 15 urtetik gorakoa.

Kartelak Ugaoko jaiak 2016 testua izan behar du eta jaietako berezitasunen bat agertu beharko da. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean 13:00etan itxiko da eta parte hartzaileek Jane Jauregian entregatu beharko dituzte 10:00etatik 13:00etara.

Epaia uztailaren 21ean jakitera emango du Jai Batzordeak. Lehenengo kategoriako irabazleak 100 euroko saria jasoko du marrazkigintza materialetan eta bigarren taldeko garaileak 500 euro eskuratuko ditu.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak