GBGE Galdakaoko Boluntarioen Elkarteko kide den Alvaro Saiz eta Maximo Moreno Abesbatzeko zuzendari Belen Madariaga izango dira datozen Galdakaoko Santakurtzetan txupinero eta pregoilari, hurrenez hurren. Hala adierazi dute gaur aurkezpen prentsaurrekoan Galdakaoko Esan harreta zerbitzuan.
Aurreneko aldiz, elkarte edo norbanako bakar batek pregoia eta txupina bota beharrean, aurten bi izango dira: Belen Madariagak (Maximo Moreno Abesbatza) irakurriko du pregoia eta Alvaro Saizek (Galdakaoko Boluntarioak) botako du txupina. Aurreko urteotan egin bezala, pregoilaria eta txupineroa aurkeratzeko herritarren artean partehartze prozesu bat ireki du Udalak.
Batetik, GBGE Galdakaoko Boluntarioen Elkarteak martxan jarri du ‘Nevera Solidaria’ deritzon proiektua, herrian hastetik Donostia, Gasteiz eta Valentziara heldu da. “Italia, Polonia eta Mexikora heltzeko asmoa dugu. Dagoeneko, lanean ari gara”, adierazi du Alvaro Saizek. Bestetik, Maximo Moreno Abesbatzako zuzendari den Belen Madariaga izango da pregoilari, “musika munduan lan handia egin duena Galdakaon”.
2016 SANTAKURTZAK – BOZKETA
