Porroia altxa, edan, zaporeak dastatu eta hurrengoari ekin. Tartean, ur trago bat ematea gomendatzen dute. Banan-banan koadrila bakoitzeko ‘enologoek’ zurrakapote guztiak dastatu eta puntuatu dituzte.
Igandean jakingo dugu zein koadrila den zurrakapoterik onena egin duena eta zeinek irabaziko duen egurrezko koilara, zurrakapoterik okerrenaren ikur.
