→Arrigorriaga

Def Con Dos, Txapelpunk eta Huntza, Arrigorriagako jaietan

arrigorriaga jaiak 2017 kontzertuak

Boogie Riders eta Kompromiso Antisocial arrigorriagarrek eta Porco Bravo, Osterabe, Nevadah, Aiko eta Drindots taldeek osatzen dute kontzertuen egitaraua.

Boogie Riders eta Kompromiso Antisocial arrigorriagarrek eta Porco Bravo, Osterabe, Nevadah, Aiko eta Drindots taldeek osatzen dute kontzertuen egitaraua

Huntza eta Osterabe taldeen kontzertuen berri Geurian eman ondoren, Arrigorriagako jaietan izango diren gainontzeko kontzertuak eman dituzte ezagutzera. Hain zuzen, Def Con Dos (rap-metal) eta Txapelpunk (punk) taldeak gehituko dira kartel-buru gisa. Era berean, beste hauek ere ariko dira 2017ko Madalenetan: Boogie Riders eta Kompromiso Antisocial talde lokalak, Porco Bravo (Barakaldo), Nevadah (Durangaldea), Aiko eta Drindots erromeria taldeak, Alkarrik, Her Golden Whip eta Mr Pongo Band.

ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2017 – KONTZERTUAK

Uztailak 21, ostirala 

Udaletxeko plaza: Talisman orkestra

Txosnagunea: Kompromiso Antisocial + Nevadah + Txapelpunk

Uztailak 22, larunbata

Udaletxeko plaza: Boogie Riders + Porco Bravo + Def Con Dos

Barua parkea (02:00): DJ Festa Sound

Uztailak 23, igandea

Udaletxeko plaza: Drindots

Uztailak 24, astelehena 

Juan XXIII plaza: Aiko taldea

Barua parkea: DJ Gomi

Udaletxeko plaza: Vulcano orkestra

Txosnagunea: Alkarrik + Her Golden Whip + Mr Pongo Band

Uztailak 25, asteartea 

Udaletxe plaza: Osterabe + Huntza

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak