Sareak

☉ Arrigorriaga

[Programa] Kirola, musika eta gastronomia, Arrigorriagako jaietan

Uztailaren 21ean hasiko dira Arrigorriagako jaiak eta hilaren 25era arte luzatuko dira. Besteak beste, kirola, musika eta gastronomia nagusi izango dira.

|

Arrigorriaga Jaiak 2016 Irina Txupina Gazteak

Uztailaren 21ean, ostiralez, hasiko dira Arrigorriagako jaiak eta hilaren 25era arte luzatuko dira. Besteak beste, kirola, musika –kontzertuak– eta gastronomia nagusi izango dira, baita umeentzako jarduerak eta herri bazkariak ere.

ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2017 MADALENAK – PROGRAMA

Uztailak 21, ostirala

19:30 Denok udaletxeko plazara

20:00 Txupinazoa Upo Mendi Lagun Elkartearen eskutik

20:00 LII. Saskibaloi txapelketa triangularra kiroldegiako kantxan

20:15 Buruhandiak udaletxeko plazan

20:30 Harrera udaletxean. Jai Batzordeak erakunde, herriko talde eta koadrilen ordezkariei harrera

20:30 Txosnen irekiera

20:30 Puntu Lila informatiboa Txosnagunean. Eraso sexistarik gabeko jaien alde

22:00 Bizkaiko Foru Aldundiaren Esku Pilota Txapelketa

23:00 Dantzaldia udaletxeko plazan: Nuevo Talisman

23:00 Kontzertuak Txosnagunean: Kompromiso Antisocial + Txapelpunk + Nevadah

Uztailak 22, larunbata

10:00 Diana eta kalejira: Izalde trikitilariak

10:00-12:00 Mistela eta madalena banaketa herrian zehar

11:00 Eskalada kiroldegian

11:00 Esku pilota partidak anbulategi ondoko forntoian: Arrigorriaga eta Zaratamo (hasiberriak eta aurre-umetxoak)

11:00 Meza nagusia

12:30 Kontzertua udaletxeko arkupeetan: Barakaldoko Udal Musika Banda

13:00 Kantuan ekimena Odol emaileen plazatik: Lapurdiko Txanbezpel taldea

13:30 Txakolin eta olibak udaletxe zaharreko arkupeetan

14:00 Oliba-hezur jaurtiketa udaletxeko plazan

14:30 Bazkari herrikoia txosnetan

16:30 Tute txapelketa Jubilatuen etxean

17:00 IX. ‘Gildos’ Futbol 7 txapelketako finalak eta sari banaketa kiroldegiko belar artifizialeko zelaian

18:00-19:30 Emakumeen Padel txapelketaren finala kiroldegian

19:00 Idi probak Osasun Zentroaren ondoan

19:00 Kantuan ekimena udaletxeko plazatik: Lapurdiko Txanbezpel taldea

19:00 Buruhandiak Odol emaileen plazan

19:30-21:00 Gizonezkoen Padel txapelketako finalak kiroldegian

20:00 Euskal dantzak udaletxeko plazan

20:30 Puntu Lila informatiboa txosnagunean. Eraso sexistarik gabeko jaien alde

20:30-22:30 Txikifesta Show Barua parkean

23:00 Rock kontzertuak udaletxeko plazan: Boogie Riders + Porco Bravo + Def Con Dos

23:30-02:00 DJ Festa Sound Barua parkean

Uztailak 23, igandea

10:00 Diana eta kalejira: Izalde trikitilariak

11:00 Urpekaritza batailoa kiroldegiko kanpoko igerilekuan

11:00 X. Irristaketa herri ibilbidea udaletxeko plazatik

11:00-14:00 Xake partida azkarren taldekako txapelketa eta Haur xake txapelketa udaletxeko arkupeetan

12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak eta jolasak Barua parkean (2-6 urte)

12:30 Isana Eskolako ikasleen dantza erakustaldia Barua parkean

13:00 Buruhandiak

13:00 “Corrientes Navarras” jota taldea udaletxeko plazan

15:00 Paella jana berdintasunean kiroldegiko kantxa urdinean

17:00 Madalenak 2017 Futbol 7ko XXVIII. Txapelketako finalak eta sari banaketa kiroldegiko belar artifizialeko zelaian

17:00-20:00 Umeentzako puzgarriak eta jolasak (2-6 urte)

17:30-20:30 Fast Food tailerrak umeentzako udaletxeko arkupeetan

18:30-20:30 Madalenak += karpa informatiboa. Jaiak berdintasunean eta eraso sexistarik gabe

19:00 Txistorra jana udaletxeko plazan

19:30 VIII. Playback lehiaketa udaletxeko plazan

22:30 Bakarrizketa: Gorka Aguinagalde, El Txou de Patxi

23:30 Euskal dantzaldia udaletxeko plazan: Drindots

02:00 Karaokea txosnetan

Uztailak 24, astelehena

10:00 Diana eta kalejira: Izalde

11:00 Taekwondo jardunaldi irekiak kiroldegian

11:00-14:00 Umeentzako parkea Barua parkean

12:00 IV. Pizza jaurtiketa Odol emaileen plazan

13:00 Umeentzako apar festa Barua parkean

13:00 Kantatuaz Arrigorriaga Aldapa tabernan hasita

14:00 Bazkari-omenaldia gure nagusiei kiroldegiko kantxa urdinean

15:00 Bertso-bazkaria Argala plazan: Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia

16:00 Mus txapelketa Adapa tabernan

17:30-20:30 Umeentzako parkea Baruan

18:00 Fritanga Elektro-txaranga

18:30-20:30 Umeentzako tailerrak Barua parkean

19:00-22:00 Sama Siku Fanfarrea

19:00 Buruhandiak Odol emaileen plazan

19:30 Kale antzerkia udaletxeko plazan: Pez Linbo taldea

20:30 Izozki banaketa Kultur Etxeko sarreran

20:30 Dantza-plaza erromeria Joan XXIII plazan: Aiko taldea

21:30 DJ Gomi (Arrigorriaga) Barua parkean

23:00 Dantzaldia udaletxeko plazan: Vulcano

23:00 Kontzertuak txosnetan: Alkarrik + Her Golden Whip + Mr Pongo Band

Uztailak 25, asteartea

10:00 Diana eta kalejira: Aritz Berriko txistulariak

10:00-14:00 XXXIV. Gastronomia lehiaketak: Bakailaoa, Marmitakoa, Paella eta Tortilla

11:00 Esku pilota partidak kiroldegian: Arratia aldeko pilotariak (umetxoak, umeak eta gaztetxoak)

11:00-14:00 Umeentzako parkea Baruan

11:30 XI. Txirrindulari Bira: udaletxeko plaza-Garaigorta-Urgoiti pasealekua (eleiza)-Severo Ochoa-Lonbo-biribilgunea-Urgoiti-Madalen errota-Garaigorta-udaletxeko plaza

12:00-15:00 Ku-klux fanfarrea

12:30 Bizikleta, triziklo, monoziklo eta abarren erakusketa udaletxeko plazan

13:00 Umeentzako kale antzerkia udaletxeko plazan: Trotamundos taldea

16:00 VIII. Tiragoma txapelketa Ugertza parkean (Gaztegunearen ondoan)

16:00-19:00 DJ Gerri Ugertza parkean

17:00-20:00 Umeentzako parkea Baruan

17:30-20:00 Slackline, ponpak eta serigrafia tailerrak txosnagunean (+6 urte)

19:00-22:00 Ku-klux fanfarrea

19:00 Buruhandiak

19:00 Aritz Berri txistulariekin kalejira: kiroldegia-Urgoiti pasealekua-udaletxeko plaza-Severo Ochoa-kiroldegia

19:30 XXIX. Folklore Bizian jaialdia kiroldegiko kantxa urdinean

21:00 Kantatuaz Arrigorriaga

22:00 Jai amaiera udaletxeko plazan: Osterabe + Huntza

☉ Arrigorriaga

Gabonetarako egitarau oparoa prestatu dute Arrigorriagan

Beste programazio guztiarekin batera, ez dira urteroko hitz ordu berezienak ahaztu behar: abenduaren 24ko Olentzero eta Maridomingiren kalejira eta urtarrilaren 5eko Epifania

|

2020ko Gabonak // Geuria

Aurreko urteetan bezala, hiru gune nagusitan banatu dute Arrigorriagako Udalak herriko elkarte ezberdinekin landu duen Gabonetako programazioa: herrigunea, Abusu, eta Gaztegunea. Antolatzaileek azaldu dute “urteroko Olentzero eta Maridomingiren jaia eta umeen parkeaz gain, egitaraua hainbat ekintzaz beteta” egongo dela.

Zentzu horretan, gune bakoitzean nagusi izango diren ekintzak zehaztu dituzte: ” herrigunean umeentzako ikuskizunak eta filmak nagusituko dira: Anbotoko Mari ikuskizuna edo “Koko dragoi txikia” eta “Pan: Sekula betirako bidaia” pelikulak, esaterako. Gazteentzako look-tailerrak eta helduentzako ekimenak ere izango dira: “Ez erran inori” Maddi Ane Txoperenaren liburuaren aurkezpena, “As bestas” pelikularen proiekzioa edo “Zapatos rotos” antzezlana, besteak beste”.

Abusun eta Gaztegunean ere programazio oparoa

Abusun ere, ume eta familientzako hainbat ekimen antolatu dituzte. Abenduaren 22an, adibidez, Mari Domingi eta Olentzeroren bisitan joango dira, eta “Batiburrillo” taldeak dantzan eta kantuan jarriko ditu auzoko umeak. Modu berean, eta hilabete osoan zehar, hainbat tailer antolatu dituzte, dekorazio-tailerra, jolas-jarduerak edo zientzia taillerrak, besteak beste.
Gazteguneak, bere aldetik, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat propio prestatutako tailer programazio oparoa prestatu du:  Gabonetako apaingarriak, sukaldaritza, lurrina egiteko, Funko Pop eta Stop Motion tailerrak.
Abenduaren 29an, gainera, urtea elkarrekin agurtzeko, Gasteizera egingo dute txangoa. Bertan nova jump eta karting jardueretan ibiliko dira.
Hau guztia gutxi balitz, ez dira urteroko hitz ordu berezienak ahaztu behar: abenduaren 24ko Olentzero eta Maridomingiren kalejira eta urtarrilaren 5eko Epifania.
Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Sorpresaz eta berritasunez beteta dator aurtengo Umorea Labur jaialdia

Hainbat nobedade izango ditu Lonbo Aretoa kar-kar, ja-ja eta ha-haz beteko duen festibalak, “filosofia aldaketa bat” gauzatu baitute, antolatzaileen arabera

|

Iñigo Salinerok eta Lander Otaolak gidatuko dituzte hasiera eta bukaera galak // Geuria

Abenduaren 11n hasi eta 16an bukatuko da Humor en Corto – Umorea Labur jaialdiaren 22. edizioa. Aitor Arenas zuzendariak aurkezpenean adierazi bezala,  “beterano hau ardo ona bezalakoa da, denborarekin hobera egiten duena!”

Hobekuntza horren seinale da urtero formatua berritu eta indartzeko egiten duten apustu sendoa. Aurten ere, hainbat nobedade izango ditu Lonbo Aretoa KAR-KAR, JA-JA eta HA-HAz beteko duen festibalak, “filosofia aldaketa bat” gauzatu baitute, antolatzaileen arabera.

Horiek izango baitira, -eta horra lehen nobebadea-, aurtengo edizioko hiru kategoria nagusiak: KAR-KAR (Euskal Herriko laburmetraientzat), JA-JA (estatu mailakoentzat), eta lehen aldiz “Umore Labur” nazioarteko festibala bilakatuko duen HA-HA kategoria, nazioarteko filmentzat. Guztira 300dik gora film jaso dituzte, eta 44 aukeratu.

Atal Ofizialean Goya 2024 sarietarako izendatuta dauden film laburrak nabarmendu dituzte antolatzaileek.

Tokikoari garrantzia ematen dakien festibala izaki, Arrigorriaga edo Hego Uribeko sortzaileek euren erakusleihoa izango dute #Nosolopaja atalean.

Nazioarteari erreparatuz gero, eta Napoliko NaNo festibalarekin elkarlanean, Italiako umoreaz gozatzeko aukera izango dute Lonbora hurbiltzen direnek.

Sariei dagokienez, eskola eta institutuko gazteek epaile gisa arituko dira beste urtebetez, IRRIbarri eta Saria Gazte programen bitartez.

Bestetik, Umorea Labur-ek herrian duen ikusgarritasuna handitu nahi izan du, bere magia eta talentua txoko askotara barreiatuaz, eta JaJam Sessions izeneko saioak prestatu dituzte herriko hainbat tokitan: Javi Chueca eta Ekain Bilbaoren edo Tamara Lucariniren tokiko emanaldiak, edo Gemma Martínez, Los Retumbes eta Brusko & Suze eta Lonami Pintxito DJak.

Berrikuntzekin bukatzeko,  Umorea Lab sortu dute,  “giro onaren inkubagailua”, antolatzaileen arabera.  Lehen edizio honetarako hainbat mahai-inguru eta masterclass antolatu dituzte industrian adituak direnekin: monologistak, telesailetako gidoilariak, soinu-banda komikoen sortzaileak edo film laburren erosleak.

Urtero bezala, hasiera eta bukaerako galek emango dute zeresana, Iñigo Salinero eta Lander Otaolaren eskutik. Bertan, 7.000 €-tik gorako sariak banatu, film labur irabazleak proiektatu eta Maribel Salas komediako aktore euskaldunari omenaldia egingo diote.

 

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Berdintasun Kontseiluan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei

|

M8ko elkarretaratzea // Geuria

Arrigorriagako Berdintasun Kontseilua urtero biziberritzen doan organoa da, hiru helburu edo eginkizun nagusi dituena: berdintasunaren alde lan egitea, berdintasun politika publikoen inguruan eztabaidatzea eta udal gaien inguruan erabakiak hartzea, hurrenez hurren. Urtean lau bilera egiten dituzte, hiru irizpide hauen arabera.

Kontseilu berrituaren lehen bilera datorren abenduaren 12an izango da, 18:30ean Lamiaenan, eta Kontseilutik bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie herritarrei. Horretarako, beharrezkoa izango  Abusu edo herriguneko HAZ-ean izena ematea, edo  lehen bileran bertan egitea tramitea.

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Auzoak, Hirigintza eta Gizarte Ekintza izango dute ardatz Arrigorriagako 2024rako aurrekontuek

Udal gobernuaren asmoa da aurrekontuak abenduko osoko bilkuran onartzea

|

2024ko aurrekontuek 16.064.210,21 euro izango dituzte guztira

EH Bilduk, NOAk eta Arrigorriaga Garak osatzen duten Udal Gobernuak abenduko osoko bilkuran onartu nahi ditu 2024rako aurrekontuak, eta oposizioaren “ekarpenen zai” daudela adierazi dute udal ordezkariek.

Aurreko legealdian ez bezala, baina, gehiengo osoa dute, eta ez lukete oposizioko alderdien beharrik  kontuak aurrera eramateko.

16.064.210,21 euroko aurrekontua izango da, eta aurreikusten diren inbertsiorik handienak  auzoetan, hirigintzan eta gizarte-ekintzara bideratutakoak dira.

Aipatu dituzten proiektuetariko batzuk honako hauek dira:  Ollargan auzoa urbanizatzea, udal kiroldegi berria eraikitzeko beharrezkoa den proiektu-lehiaketa egitea, Auzotaxi zerbitzurako zuzkidura edo eskolan inbertsioak egitea.

Pertsonen bizitzak udal politikaren erdigunean jartzeko konpromisoa” berretsi nahi du udal gobernuak aurrekontu proposamen honekin, eta horregatik gizarte politiketan hainbat berrikuntza planteatzen dituzte; etxez etxeko laguntza zerbitzura bideratutako partida handitzea adinekoentzako edo mendekotasuna dutenentzako zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eta hobetzeko; partida berri bat, mendekotasunaren lehen fasean daudenentzako Eguneko Zentroaren zerbitzu berriari aurre egiteko; ZAINDUZ programara bideratutako diru-kopurua handitzea, zaintzaileak zaintzeko erronkari erantzunez; eta gazteei laguntza psikologikoa emateko partida.

Maite Ibarra alkatearen hitzetan “2023-2027 gobernu planarekin koherenteak diren aurrekontu kilikagarri eta arduratsuak” dira,  eta  “ingurumenarekiko erronkak, auzoak eta egoera zaurgarrietan daudenak babestea” dute helburu.

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Osakidetzak Arrigorriagako Osasun Zentroa birmoldatuko du, Udalarekin eraikin berriaren kokalekua bilatzen duen bitartean

Obrek iraun bitartean jarduera osasun-zentroaren atzealdean instalatutako 8 moduluetan egingo da

|

Azken hilabeteetan hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek eta Osakidetzako arduradunek

Osakidetzak oharra kaleratu du Arrigorriagako Osasun-Zentroa birmoldatuko duela esateko, udalarekin batera eraikin berriaren kokalekua bilatzen duen bitartean. Bai udaletik zein langile eta erabiltzaileen aldetik askotan salatu izan da egungo eraikinaren egoera, irisgarritasun arazoei eta instalazioen zaharkitzeari dagokionez. Orain dela hilabete, kasurako, sabaiaren zati bat erori zen.

Azken hilabeteetan hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek eta Osakidetzako arduradunek, azkena joan den astean, eta bide horretan pauso erabakigarria da honako hau.

Osakidetzako arduradunek adierazi dutenaren arabera “eraberritze-lanak zenbait fasetan egingo dira, udalerriko herritarrei une oro osasun-arreta bermatze aldera”

Obrek iraun bitartean, “obren eraginpean dagoen jarduera osasun-zentroaren atzealdean instalatutako 8 moduluetan egingo da” borobildu dute.

Egingo diren jarduketen artean “sabaia eta estalkia birmoldatuko dira eta eraikinaren zurezko egituraren ondoriozko, batez ere, egiturazko kalteak konponduko dira”.

“Eraberritze-lanekin batera”, zehaztu dute, “Osakidetza eta Arrigorriagako Udala etorkizuneko anbulatorioa eraikitzeko beste kokaleku bat zehazteko lanean ari dira. Garai berrietara egokituko den zentro berri horrek udalerriko herritarren egungo premiak beteko ditu”.

 

Osorik irakurri