Arrigorriagako Madalenak jaiak uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira aurten, ostegunetik astelehenera. Egiataraua oraindik zehazteke dago, baina dagoeneko musika kontzertuak zeintzuk izango diren jakin dugu.
Hesian taldeak bere webgunean argitaratu duenez, Arrigorriagan izango da uztailaren 23an, larunbatez, Willis Drummond talde lapurtarrarekin batera. Era berean, ostiralean, uztailak 22, Fetitxe taldea arituko da udaletxe plazan.
Madalenak 2016 – Kontzertuak
Uztailak 22: Fetitxe, Eraso eta Kobra
Uztailak 23: Perros Con Asma, Hesian, Willis Drummond
Uztailak 24: Itziarren Semeak
