→Arrigorriaga

Huntza taldea Arrigorriagako jaietan izango da, uztailean

arrigorriaga madalenak jaiak 2017 huntza taldea

Huntza musika taldeak bere Facebook orrialdean publikatu duenez, uztailaren 25ean eskainiko du kontzertua Arrigorriagan, Madalenak jaietan.

Uztailaren 21ean hasiko dira Arrigorriagako jaiak eta hilaren 25era arte luzatuko dira. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina kontzertu baten berri eman da sarean. Hain zuzen, Huntza taldea izango da Madalenak jaietan uztailaren 25ean, asteartez, 22:00etatik aurrera. Taldeak bere Facebook orrialdean publikatu ditu udako kontzertuak.

Egun berean, talde gipuzkoarraren aurretik, Osterabe talde arrigorriagarra izango da herriko enparantzan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak