Urriaren 8an, larunbatez, Basaurik hasiera emango die San Fausto jaiei. Pregoia, txupinazoa eta koadrilen jaitsiera izango da udaletxetik. Horren harira, Herriko Taldeakek jakinarazi du zein izango den aurtengo pregoilaria: Juan Carlos Garcia saskibaloi arbitroa.
Ibilbide luzea du Garciak nazioarteko saskibaloi partiduak arbitratzen. Hala nola, 18 urte bete ditu ACB Ligan, iaz Ameriketako FIBA Txapelketako finala eta 2014an Munduko Kopa arbitratu zituen eta aurten Rio de Janeiron ospatutako Joko Olinpikoetan izan da.
