Zurrakapotea da Basauriko jaietako edaririk nabarmanena eta horren harira hainbat jolas antolatzen dituzte Herriko Taldeakeko koadrilek. Besteak beste, Txikerrak taldeak Zurra-tripontzien txapelketa antolatzen du urtetik urtera.
Txapelketaren helburua da zurra-gelatinak jatea eta behin dena irentsita, txilibitua jotzea. Aurten finalera heldu dira Aldatxa eta Alaiak koadriletako kideak, baina Basozelaiko taldekideak garaipena lortu du.
