Irailaren 2an hasiera emango diote Kareaga auzoko jaiei eta hilaren 4ra arte luzatuko dira. Guztira 45 ekitaldi inguru antolatu ditu Auzo Elkarteak. Hala nola, karta eta gastronomia txapelketak, tailerrak, suzko zezena, musika eta kale ikuskizunak.
Kareagako jaiak 2016 – Egitaraua
Irailak 2, ostirala
18:00 Jolasak eta sokatira
20:00 Txupina eta Sorgiñaren jaitsiera
20:30 Kontzertua: Sheriff Band
21:45 Suzko zezena Karmelo Torre kalean
22:00 Sorgiña eskegitzea
22:00 Musika: Danbolin Txistu Elkartea
22:00 Dantzaldia: Oxabi
00:00 Molto motorren VI. Prix Handia helduentzat
00:30 Dantzaldia: Oxabi
02:00 La Leñera. Leñoren omenezko kontzertua
Irailak 3, larunbata
09:00 Txupinazoa
10:00 Arratiako barazkien azoka
11:30-14:00 / 16:00-18:30 Haur parkea
12:00 Molto motorren VI. Prix Handia umeentzat
12:00-14:00 Tortilla txapelketa (Osagaiak Val frutadendak jarriko ditu. Izena emateko epea irailaren 2ra arte)
12:00 Triki Bidebieta
12:30 Haurrentzako III. Iturri txapelketa
13:00 Apar festa Sorginetxearen ondoan
16:00 Enkanteko Tute txapelketa Alberto tabernan
16:00 Poker txapelketa Magic tabernan
16:00 Mus txapelketa Auzo Elkartearen tabernan
16:00 Futbolin txapelketa La Americana tabernan
16:30 V. Igel-toka txapelketa
17:00 Arku-tiroa Sorginetxearen ondoan
17:00 Zumba herrikoia
18:00 Dantzaldia: Nectar
18:30 Adiskideak fanfarrea
19:00 Txistorra-jan erraldoia Sorginetxean
21:45 Suzko zezena Karmelo Torre kalean
22:00 DJ Paco Sanchez. Atsedenaldian Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa
02:00 Kontzertua: Dark Hellion
Irailak 4, igandea
08:00 Txupinazoa
10:00-14:00 Paella txapelketa
11:30 Tailerrak Karmelo Torre kalean Txarraska Gaztetxearen eskutik
11:30 Musika kalean Haizedoinu taldearen eskutik
11:30 II. Xake txapelketa Auzokideen Elkartearen plazan
12:00 III. Tiragoma txapelketa Riazor tabernaren ondoan
12:30 “Paradoxa” zirku, dantza eta antzerki ikuskizuna
15:00 Herri bazkaria. Izena emateko epea irailaren 2ra arte (20:00ak arte)
17:00 Xaibor Show
19:00 Zanpantzar erakustaldia
20:30 Jaien amaiera
