→Basauri

Huntza, Reincidentes eta David Otero ariko dira Basauriko jaietan

basauri jaiak san fausto 2017 kontzertuak

Reincidentes, Asier Bilbao Show, Huntza, Trastorna2, Amy Winehouse-i tributoa eta David Otero ariko dira San Fausto jaietan, urriaren 7tik 15era.

“Atzerakontua hasi da jada”, diote Herriko Taldeak-etik. Izan ere, lau hilabete eskas falta dira berriro ere Eskarabilera Basauritik zehar ikusteko. San Fausto jaiak urriaren 7tik 15era bitartean ospatuko dira eta dagoeneko kontzertuen berri eman du jai batzordeak. Reincidentes, Asier Bilbao Show, Huntza, Trastorna2, Amy Winehouse-i tributoa eta David Otero izango dira aurten Basauriko jaietan, besteak beste.

BASAURIKO JAIAK 2017 – KONTZERTUAK

Urriak 7, larunbata Rise To Fall + Reincidentes

Urriak 10, asteartea “Basauri La Nuit”: Asier Bilbao Show + Luis Carlos del Pozo (60. eta 70. hamarkadako Guatekea)

Urriak 11, asteazkena Huntza + Ezetz Erromeria

Urriak 12, osteguna Trastorna2

Urriak 13, ostirala (San Fausto) The Amy’s Band (Amy Winehouse-i tributoa)

Urriak 14, larunbata David Otero


Argazkia: Bidebieta
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak