→Basauri

Vez-Labrador familia izango da Sanfaustoetako pregoilaria

basauri jaiak 2017 pregoilaria vez labrador familia

Vez-Labrador familia curling jokalari profesionalek osatzen dute eta aurten eurak izango dira Basauriko jaiei hasiera emango dietenak, urriaren 7an.

Urriaren 7an hasiko dira Basauriko jaiak eta horiei hasiera emateko pregoilaria nor izango den jakinarazi dute Herriko Taldeaketik: Vez-Labrador familia. Basauriko familia honek curling jokalari profesionalak ditu -besteak beste, Alberto Vez, Estrella Labrador eta Sergio Vez Labrador-, “eta 14 urtetako ibilbidean 100 domina inguru lortu dituzte lehiaketa nazional, europear eta mundialetan“, diote Herriko Taldeaketik.

Pregoilariaren hautaketa Herriko Taldeak osatzen duten koadrilek aukeratzen dute bozketa bidez: lehenengo proposamenak bildu eta ondoren bozkatu egiten dute.

Argazkia: Herriko Taldeak
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak