→Basauri

Argazkiak | Ruben Ballesterosek irabazi du sanfaustoetako Kronoeskalada

Lehen edizio honetako partaideak gizonezkoak izan dira guztiak, salbuespenik gabe eta garailea Ruben Ballestero izan dugu. Bigarren postua Mikel Fernandezentzat izan da eta hirugarrena Jorge Saezentzat. 16 urte azpiko proban Galder Orio izan da garaile eta Mozorro onenaren saria Mikel Aranarentzat izan da

Ruben Ballestero, aldapan gora // Geuria

Basauriko udaletxeko alboko Landa doktorearen kalelko arrapalak alde batera utzi ditu sanfaustoetako Kronoeskaladak benetan gogorra den txirrindula probari ekiteko. Puxika mundialarekin batera aurtengo berritasunen artean kokatu beharreko kirola dugu honako hau eta 16 txirrindularik parte hartu dute gaurkoan.

Lehen edizio honetako partaideak gizonezkoak izan dira guztiak, salbuespenik gabe eta garailea Ruben Ballesteros izan dugu. Bigarren postua Mikel Fernandezentzat izan da eta hirugarrena Jorge Saezentzat. 16 urte azpiko proban Galder Orio izan da garaile eta Mozorro onenaren saria Mikel Aranarentzat izan da: alkandora bategaz lehiatu den mozorrotu bakarra izan dugu Arana.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak