Irailaren 24an, larunbatez, hasiko dira San Migeleko jaiak, Basaurin. Mikelats Kultur Elkarteak egitarauaren berri emango du egunotan, baina dagoeneko Bertso Jaialdiaren data argitaratu du Basauriko Balendin Enbeita Bertso Eskolak.
Irailaren 25ean, igandez, izango da saioa Ixatxak parkean 12:30etik aurrera. Bertan arituko dira Alaia Martin, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Arkaitz Estiballes bertsolariak. Aratz Beranoagirre gai-jartzailea izango da.
